Igorrek, herrian garatu duten Euskadi Lagunkoia proiektua aurkeztuko du abuztuaren 10ean Toronton burutuko den Nazioarteko Kongresuan.



Itsaso Bengoetxea, Igorreko lan taldeko partaidearekin hitz egin dugu abuztuaren 10ean egingo duten aurkezpenari dagokionez. “Torontoko Kongresuari begira, Euskadi Lagunkoia proiektua aurkeztuko duen Euskadiko udalerri bakarra gara. Erabaki hau, udalerri txikiek, lagunkoitasunaren alde egiten dugun lan serioa azpimarratu nahi genuelako hartu genuen”. Herri txikien lanaren garrantzia aipatzeaz gain, honako hau ere gehitu nahi izan du, “75 herrialdek aurkeztu dizkiote proiektuak (OMErentzako lan egiten duen) IFA federakuntzari”.

Gaiaren garrantzia ikusirik, denbora laburrean, Igorreko lan taldeari eginiko elkarrizketa argitaratuko dugu. Horrez gain, udalerri honek egiten duen lana aintzat hartzeaz gain, datorren abuztuaren 10ean Torontoko Nazioarteko Kongresuan beraien proiektua azaltzeko izango duten aukeragatik zoriondu nahi ditugu.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter