Azkoitia Lagunkoia, Euskadi Lagunkoia barruan sartzen den ekimena (OMEk eta Eusko Jaurlaritzak bultzaturikoa) eta Azkoitiako Udalak aktiboki parte hartzen duena,

talde sustatzaile garrantzitsu bat du herrian adineko pertsonekin zerikusia duten programak aurrera ateratzeko. Programa horien artean “Establezimendu Lagunkoia” izenekoa sartzen da eta herriko dendetara zuzendua dago, adineko pertsonentzat espazioak egokitzea bultzatzen duena alegia, euren bizi kalitatea hobetuz eta merkatalgunearen salmenta aukerak areagotuz.

Maiatzaren 16an, Azkoitiako Udalak programa hau aurkeztu zien herriko dendei Elkargune eraikinean eta ekainaren 23an “establezimendu lagunkoia” direla ziurtatzen duen agiria eman die Azkoitiko zortzi dendei, beharrezkoak diren egokitzapenak egin ostean: kartel eta informazio puntuetako letra tamainua handitu, itxaroteko aulkiak jarri eta bezeroen eskura lupak eta betaurrekoak ipini. Ondorengo aortzi establezimenduek jaso dute neurri hauek hartu dituztela bermatzen duen ziurtagiria:

• Beatriz Pozo Dekorazioa
• Karan
• Grieta
• Hazia
• Etxe-deko
• Andueza
• ETK Informatika
• Joaquin Isusquiza Zubizarreta

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter