Datorren hilean, azaroaren 15ean, "Lagunkoitasunean Europako Jardunbide Egokiak" jardunaldia ospatuko da Bilboko Guggenheim-en, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak antolatua.

Jardunaldi hau Euskadi Lagunkoia ekimenaren barnean antolatu da eta helburu orokorra herritarren eta sektore publiko, pribatu eta sozialaren parte-hartzea sustatzean datza zahartzen diren pertsonen bizitza erraztuko duten inguruneak sortzeko lagunkoitasun mugimendu bat garatu asmoz. Gaur egun herrien sarea euskal lurraldeko 50 herri eta hiriz osatua dago.

Inguruneen lagunkoitasun mugimendua 2005ean hasi zen Osasunaren Mundu Erakundeak bultzatuta “Age-Friendly Cities and Communities” izenarekin. Gaur egun 37 herrialdetako 400 hiri eta komunitatek dihardute helburu honekin lanean.

Jardunaldiak erronka honi erantzuna emateko europa eta estatu mailako jardunbide egokiak ezagutzeko aukera emango du. Helburua esperientzi berritzaile eta sortzaileak elkar trukatzean datza Euskadin lagunkoitasuna garatzeko inspirazio gisa.

IZENA EMAN

WEB ORRIA BISITATU ETA PROGRAMA DESKARGATU

 Egitaraua JardunaldiakBBPP EUS

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter