Euskadi Lagunkoiaren barnean, Igorren, sustatzen ari diren proiektua munduari erakusteko aukera izan zuen Euskadiko udalerri bakarra izan zen. Orain dela hilabete aurreratu ziguten moduan, “lagunkoitasunaren alde udalerri txikietan egiten ari garen lana azpimarratu nahi dugu Toronton”. Eta horrela egin dute, hemen behean Toronton zeuden bitartean egindako elkarrizketan ikusi daitekeen moduan. Itzultzean, kongresuaren inguruan gehiago zehazteko aukera eta horren inguruko balantzea egiteko aukera izango dugu.

Ordiziako udala 2013. urtean batu zen Euskadi Lagunkoia ekimenera eta “establezimendu lagunkoia” moduko akzioak jarri ditu martxan orduztik

 

ERRESERBATU SARRERA

 

2017ko azaroaren 15ean, Bilbon (Guggenheim museoko Auditorioan) ospatu zen lehen jardunaldi arrakastatsuaren ondoren, datorren irailaren 14an, “Lagunkoitasuneko jardunbide egokiak Europan” II Jardunaldia ospatuko da Gasteizko Europa jauregian, goizeko 9:30etan hasi eta 13:30ak arte.

Itsaso Bengoetxea, Igorreko Bizi Batzordea ekimeneko taldekidea, izango da egindako lana aurkezteaz arduratuko dena abuztuaren 8an


Lau urte joan dira Gobernu Batzarrak, 2014ko ekainaren 13an, Donostia Lagunkoia Hiri Plana onartu zuenetik. Harrez geroztik, bai Donostia Lagunkoia bai hiria bera aldatuz joan dira, Plana Donostiaren eraldaketara eta bizi dituen errealitate berrietara egokituz.

Aste honetan zehar, Barakaldoko saltoki txikiek aulki bat aterako dute kalera adineko pertsonak bertan eseri eta dendako gertutasun eta tratu pertsonalizatua bezalako balioak ezagutu ditzaten.

Igorrek, herrian garatu duten Euskadi Lagunkoia proiektua aurkeztuko du abuztuaren 10ean Toronton burutuko den Nazioarteko Kongresuan.

 

Euskal biztanleriaren % 13,4 boluntario-lanetan ari da hirugarren sektoreko erakunderen batean; estatuan proportzioa % 8,5 da

  • Gainera, ia hamar euskal herritarretatik lau (% 38,9) erakunderen bateko bazkideak edo afiliatuak dira; gehienak hirugarren sektoreko erakundeetan
  • 2017-2020 aldirako Boluntariotzaren Euskal Estrategiak hamabost erronka, hamar behar, zazpi helburu eta lau ildo estrategiko definitzen ditu

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek azaldu duenez, euskal biztanleriaren %13,4 boluntario- lanetan ari da hirugarren sektore sozialeko erakunderen batean. Era berean, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak eta Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak EAEko boluntariotzari eta parte-hartze sozialeko beste era batzuei buruzko datu kuantitatiboak eta alderdi kualitatiboak biltzeko bultzatu duten ikerketaren datu garrantzizkoenak ezagutzera eman ditu sailburuak.

% 13,4 horrek esan nahi du gora egin duela 2012. urteko datuen aldean (orduan boluntarioak %8,6 ziren). Ehunekoa, gainera, estatu osoan erregistratutakoa baino handiagoa da (% 8,5). Azterketak adierazten duenez, gainera, biztanleriaren % 10 boluntario izan da iraganean erakunderen batean eta euskal herritarren % 22 inguru prest daude etorkizunean boluntario izateko. Sailburuaren iritziz, “datuek berretsi egiten dute gure herri eta auzoetan antzematen dena, hots, euskal gizartea inplikatuta dagoen gizartea dela, guztion onerako konpromisoak eta erantzukizunak hartzen dituena, eta boluntariotza goraka ari dela”.

Sailburuak azterketa horren argitalpena baliatu du “euskal herritar asko eta askoren parte-hartze altruistak, antolatuak eta solidarioak betetzen duen ezinbesteko rol soziala” nabarmentzeko.

Beren borondatez ordaindu gabeko denbora hirugarren sektorekoak ez diren erakundeetan —hala nola sindikatuak edo lanbide-elkargoak, parrokiak edo erlijio-zentroak edo alderdi politikoak— laguntzeko erabiltzen duten pertsonak kontuan hartzen baditugu, euskal biztanleriaren % 5,6 gehitu behar dugu. Hortaz, ia bost lagunetatik batek (% 19) boluntario-lanak egiten ditu gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoan.

Parte-hartze sozialeko beste era eta adierazpide batzuei buruz bildutako datuek, era berean, “neurri handian parte hartzen duen eta konpromiso sozial handia duen” biztanleriaren profila eskaintzen digute, sailburuak nabarmendu duen moduan. Nabarmendu duenez, “ia hamar lagunetatik lau (% 38,9) erakunderen bateko bazkideak edo afiliatuak dira”. Izan ere, ia hirutik bat hirugarren sektoreko erakunderen bateko kide da (% 29,3) eta % 13,9 sindikatu edo lanbide-elkargoren batean afiliatuta daude.

Horrez gain, “euskal biztanleen erdiek baino gehiagok (% 55,4) adierazi dute azken urtean erakunderen bati ekonomikoki lagundu diotela eta gehienek hirugarren sektoreko erakundeekin egin dute (%47,5)”, nabarmendu du Artolazabalek.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak azpimarratu duenez, gainera, “biztanleen % 13,4k laguntza desinteresaturen bat eman ohi diote, premia puntual bati erantzun gabe, beren familiaren ingurukoa ez den norbaiti”. Gehienetan hirugarrenak zaintzeko laguntzak izaten dira (biztanleen % 4,3k egin ohi dute), baita lagun egitea eta bisitak egitea ere, hala nola norbaitekin erosketa edo kudeaketaren bat egiten laguntzera joatea, medikuarenganako bisitetan laguntzea eta abar (% 4,2).

2017-2020 aldirako Boluntariotzaren Euskal Estrategia

Bestalde, sailburuak 2017-2020 aldirako Boluntariotzaren Euskal Estrategia nabarmendu du, Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak joan den urrian onartua. “Forma xumea du, baina sakonean handizalea da, lan eta analisi partekatu bat duelako oinarri moduan, sinergiak sortzen jarraitzera, lehentasunak identifikatzera eta ahaleginak eta baliabideak optimizatzera bideratua”.

Estrategiak hamabost erronka, hamar behar, zazpi helburu eta lau ildo estrategiko definitzen ditu: ekintza boluntarioarekiko sentikorra eta aktiboa den herritartasuna eraikitzea; elkarte sare dinamiko baten garapena, ekintza boluntarioaren eta parte-hartze sozialaren erronka berriei erantzuna emateko gai izango dena; boluntariotzaren eta partaidetzaren fenomenoen ulermena normalizatzea, jendarte eta komunitate eginkizuna nabarmenduz eta berau bultzatzen duten jendarte eragileen giltzatze eta koordinazio esparruak indartuz; eta, jendarte eta politika eragina izateko gaitasuna duen jendarte sarea bultzatzea.

Boluntariotzaren Euskal Estrategia dokumentua deskargatu

 

Azkoitia Lagunkoia, Euskadi Lagunkoia barruan sartzen den ekimena (OMEk eta Eusko Jaurlaritzak bultzaturikoa) eta Azkoitiako Udalak aktiboki parte hartzen duena,


Maiatzaren 23 eta 25 artean, Euskadi Lagunkoia taldeak, akzio planaren inguruko 3 formazio tailer egin zituen Urretxu, Basauri eta Durangon, 20 udalerritako 50 pertsona eragilek hartu zuten parte.

  • Lide Amilibia: “Toronton, Kanadan, Euskadik eta beste hamar eskualdek eta hirik eginiko aurrerapenak aztertuko dituzte, zahartze aktiboaren arloan ikasteko”
  • OME gai horren gainean ari da lanean, Manchesterreko Unibertsitateko Elkarlaneko Ikerketarako Institutuarekin
  • Euskadi Lagunkoia Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak sustatzen du
  • Proiektua zahartzeari buruzko konferentzian aintzatetsi zen, Lisboan

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak sustatutako “Euskadi Lagunkoia” proiektua aukeratu du Osasunaren Mundu Erakundeak (OME), mundu osoko 700 hirik eta erkidegok egindakoen artean, “zahartze aktiboa kudeatzeko jardunbide egokiei buruzko azterlan” kasu gisa.

Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak azaldu duenez, Euskadik eginiko aurrerapenak aztertzeko eta “hiri eta erkidego nagusietatik ikasteko, OMEk 10 hiri aukeratu ditu, munduko zenbait eskualdeetakoak, zahartze aktiboaren arloko kasu-azterlanen oinarri gisa”. Azterlan horiek aurrera eramateko, OME gai horren gainean ari da lanean, Manchesterreko Unibertsitateko Elkarlaneko Ikerketarako Institutuarekin”.

Duela hilabete gutxi, Lisboan eginiko zahartzeari buruzko konferentzian “Euskadi Lagunkoia” proiektua aintzatetsi zuten, eta proiektua bera harrera-ekitaldi batean aurkeztuko da, abuztuaren 10ean, Toronton, Kanadan.

“Mundu osoan hautatutako hamar lan, proiektu eta azterlanak azaroan beteko den txosten prospektiboan jasoko dira, eta txosten horrek “Adinekoen hiri eta erkidego lagunkoientzako munduko sarea”ren etorkizuna deskribatuko du, eta OMEren informazio-plataforma elkarreraginean nabarmenduko da”, esan du Lide Amilibiak.

OMEk, duela hamarkada bat, zenbait lan eta elkarlan egiten ditu Euskadirekin, adinekoekin hiri eta erkidego lagunkoietan egiten den lanaren inguruan. 2007an, OMEk adinekoekin hiri eta erkidego lagunkoiei buruzko lehen gida argitaratu zuen, eta adinekoekin hiri eta erkidego lagunkoietarako OMEren mundu Sarea 2010ean sortu zen, 200 milioi biztanle baino gehiago dituzten 38 herrialdetako 660 hiri eta erkidego baino gehiagori laguntza emateko.

Euskadi Lagunkoia ekimena Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak sustatzen du, adinekoen ongizatea hobetzeko. Ekintza-eredu gisa hautatu dute, irailean Lisboan zahartzeari buruz egingo den nazioarteko konferentziarako, “Adin guztietarako gizarte jasangarria-UNECE Ministerial Conference on Ageing”.

Eusko Jaurlaritzak jarraitutako ereduak adinekoen lekukotza eta lana aitortzen du, zahartze aktiboaren beharra nabarmentzen du eta 53 udalerritan jarduketak sustatzen ditu, hiri-espazioak hobetzeko eta espazio horiek adinekoen presentzia eta protagonismo handiagoa izateko.

“Euskadi Lagunkoia Osasunaren Mundu Erakundeak sustatutako Age-friendly Environments Programme ekimenean oinarritzen da, eta adinekoei eta erkidegoei beren ahalmen guztia garatzen eta gizartean beren ingurunea, udalerriak, herriak eta hiriak beren behar, nahi eta gaitasunen arabera eraikitzen laguntzen dien tresna da; aldi berean, laguntzak, babesa eta segurtasuna ematen dizkie eta proiektuaren garapeneko lider bilakatzen dira”, esan du Amilibia sailburuordeak.

Sarea

Gaur egun, euskal sarea hiru lurraldeetako 53 udalerrik osatzen dute. Herri eta hiri horiek parte-hartze komunitarioko prozesuak sortzearen aldeko apustuak egiten dituzte; udalerriaren eskumen-arloetan aldaketak sartzearen aldeko apustuak, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko; adinekoek herriko bizitzan ongizatearen sortzaile gisa irudikatzen duten ahalmenaren aldeko apustuak; eta Euskadin laguntasun-ekimenen sarea sortzearen aldeko apustuak. Zahartze aktiboa eta belaunaldi-erreleboa Europako gizarte-politiken helburu nagusietako bat da.

600 herri eta komunitate dira jada OMEren Lagunkoitasun Sarera batu direnak!